Bai eta Bizkaiko Golkoan beste zetazeo txiki batzuenak ere
Gobernu Kontseiluak gaur oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko arrantza-jardueraren aldi baterako geldialdiak konpentsatzeko laguntzak deitzeko denari.
Amaia Barredok zehaztu duenez, “urteroko laguntza-deialdia da, eta gure uretan izurde arruntaren eta beste zetazeo batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko neurrien eraginpean dagoen eta oinarri-portua Bizkaian eta Gipuzkoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako gelditzeak eragindako galerak konpentsatzeko da”.
Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen gehieneko zenbateko osoa 263.750 eurokoa da. Funts horietatik 184.625 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta gainerako % 30, hau da, 79.125 euro, Euskadiko aurrekontuei dagokie, eta 2025eko ordainketa-kredituak dira.
Deialdiaren kontura emango diren laguntzen guztizko bolumenak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-esleipena, eta ezingo da laguntza berririk eman zenbateko oso hori agortutakoan. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez.