111.047 euroko partida du
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, zeinaren bidez onartzen baita, 2025. urterako, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta garatzeko laguntzen deialdia edo “Lehiatu Inbertsioa” programa.
Diru-laguntzen deialdia 15.111.047,00 eurokoa da, eta horietatik 2.861.047,00 euro FEADER funtsekoak izango dira; 12.250.000,00 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordainduko dira.
Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak dira Leihatu Inbertsioa programaren helburuak. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtebetekoa izan daiteke edo, salbuespenez, urte anitzekoa, aurkeztutako proiektuak egikaritzeko aldiaren arabera.
Lehiatu Inbertsioa programak 5 laguntza-lerro ditu: 1. Nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. 2. Baso-produktuak eraldatu, merkaturatu eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. 3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egitea.. 4. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin dira metatu oinarri honetako aurreko ataletan aipatutako laguntzekin. 5. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, aurreko paragrafoetan sartzen ez direnak. Proiektu horietan, nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako, ur mineral naturaletako, edari ez-alkoholdunetako edo nekazaritza-produktuetatik (ardotik izan ezik) hartzitutako edarien konbinazio bat jatorri duten elikagaiak lortzeko inbertsioak jasoko dira.