Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hitzarmena sinatu du Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumo-arbitrajea garatzeko. Hitzarmen honen bidez, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea gaitzen da kontsumo-gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko lehentasunezko erakunde gisa. Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeak badu auziei ebazpen alternatiboa emateko entitate gisa gaitzen duen akreditazioa.
Hitzarmenak 4 urteko indarraldia du, eta estatuko gobernuaren eta autonomia-erkidegoko gobernuaren arteko lankidetzari jarraipena ematen dio, auzien ebazpen alternatiboa bultzatzeko. Hala, hitzarmenak jasotzen du, halaber, Euskadik arbitraje instituzionala sustatzeko eta arbitrajearen euskal sistemaren ezagutza zabaltzeko duen betebeharra. Bi administrazioek arbitraje-sistema hobetzea helburu informazioa trukatzeko konpromisoa hartzen dute, eta ministerioak aholkularitza-eginkizuna hartzen du bere gain.
Sinatutako hitzarmena administratiboa da, ez du finantza-konpromisorik sortzen eta jarraipen-batzorde bat ezartzen du sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko.
Kontsumo-arbitrajea da kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta enpresa, merkatari edo zerbitzu-emaileen artean sor daitezkeen gatazkak ebazteko biderik errazena. Doakoa da kontsumitzaileentzat, eta bitartekaritza da tresna nagusia