Bizkaiko Golkoan beste zetazeo txiki batzuenak ere bai
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak laguntza-deialdia egingo du arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko.
Amaia Barredok zehaztu duenez, “urteroko laguntza-deialdia da, eta gure uretan izurde arruntaren eta beste zetazeo batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko neurrien eraginpean dagoen eta oinarri-portua Bizkaian eta Gipuzkoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako gelditzeak eragindako galerak konpentsatzeko da”.
Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen gehieneko zenbateko osoa 263.750 eurokoa da. Funts horietatik 184.625 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta gainerako % 30, hau da, 79.125 euro, Euskadiko aurrekontuei dagokie, eta 2025eko ordainketa-kredituak dira.
Deialdiaren kontura emango diren laguntzen guztizko bolumenak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-esleipena, eta ezingo da laguntza berririk eman zenbateko oso hori agortutakoan. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez.