Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiria Mungiako Alkartasuna eraikinaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur. Eraikina Udaltzaingoa eta Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitatea egoitza bakarrean hartzen dituen gune moderno, funtzional eta irisgarria. Ekitaldian izan dira Alaitz Erkoreka, Mungiako Alkatea; Ager Izagirre, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Saileko Foru Diputatua; Amaia Antxustegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Foru Diputatua; Asier Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaria; eta udalbatzako eta hainbat erakundetako kideak.
Andra Mari kaleko 1. zenbakian dago Alkartasuna eraikin berria, udalerriko lehengo anbulatorioaren instalazioen gainean. Higiezin historikoa da, eta erabateko birgaitze-prozesu handinahia izan du. Horrela, aurrera ateratako proiektuak Mungiako jatorrizko espazioa erreferentziazko ekipamendu bihurtu du, herritarren arretarako, erakundeen koordinaziorako eta energia-eraginkortasunerako behar berriei erantzuteko. Lan horietarako azken inbertsioa 4.307.926,27 €-koa izan da, eta horietatik 1.565.642,85 € Europatik datoz: «Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU».