Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilboko San Frantzisko auzoan emakume bati eraso egitea eta, telefono mugikorra lapurtzeko, laguna jotzea leporatuta. Patruila batek atxilotu zuen susmagarria, eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatu diote.
Atzo, igandea, goizeko zazpi eta erdiak aldera gertatu zen Bilbon. Bi emakume San Frantzisko auzoan oinez zihoazenean, gizon bat haietako bati telefono mugikorra lapurtzen saiatu zen. Emakumeak aurre egin zionean, aurpegian ukabilkada bat eman zion, eta lagunari laguntzen hasi zen beste emakumeari ere eraso egin zion.
Une horretan agertu zen Ertzaintzaren patruila batek atxilotu zuen gizona indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Bi emakumeak ospitalean artatu behar izan zituzten, aurpegian zauriak eta kontusioak baitzituzten.
Atxilotua, 24 urtekoa, polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion izapideak egiteko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.