Bisita gidatua doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, 688 759 429 edo 943 15 18 78 telefono zenbakietara deitu behar da, edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzi. Irteera parrokia aurretik izango da.
Datozen hilabeetan ere hainbat bisita gidatu izango dira Azpeitian.
Euskaraz:
• Uztailak 20: Magdalenako ospitalea
• Abuztuak 5, 13, 22 eta 25: Loiola: basilika eta San Inazioren jaiotetxea (sarrera 4 euro, jubilatuek 3 euro)
• Abuztuak 23: Loiola gehiago: natur ibilbidea
• Abuztuak 31: Azpeitiko Alde Zaharra
Gazteleraz:
• Uztailak 26: Magdalenako ospitalea
• Abuztuak 7, 14, 21 eta 28: Loiola: basilika eta San Inazioren jaiotetxea (sarrera 4 euro, jubilatuek 3 euro)
• Abuztuak 24: Loiola gehiago: natur ibilbidea
• Abuztuak 31: Azpeitiko Alde Zaharra
Taldeak osatzeko gutxienez lau pertsona behar dira.