Loiolako santutegiko eremurako sarbidea, baimendutako ibilgailuentzat bakarrik

0
Azpeitiko Udalak, oinezkoen mugikortasuna sustatzeko eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, kamera sistema berria ezarri du Loiolako eremura sartzeko hiru sarreretan.

Sistema horrek ibilgailuen matrikulak identifikatuko ditu, eta baimendutako ibilgailuak soilik sartu ahalko dira Loiolako basilikako eremura.

Loiola auzoko 3, 4, 5, 6, 7, 8, 12, 13, 15, 16, 17, 18 etxebizitzetan erroldatuta dauden herritarren ibilgailuak, baldin eta matrikula erroldako helbidearekin lotuta badute, automatikoki sisteman sartuko dira, inolako izapiderik egin gabe. Beste kasu guztietan, mezu elektroniko bat bidali beharko da haz_udaltzaingoa@azpeitia.eus helbidera baimena eskatzeko, baimen eskaera arrazoituz.

Honako hauek eskatu ahal izango dute baimena, eta iraunkorra edo aldi baterakoa izango da, premiaren arabera:

· Erroldatutako egoiliarrek, etxebizitzen jabeek, alokairu kontratua dutenek edo horien senideek.
· Garajeen jabeek edo errentariek.
· Merkataritza establezimenduek eta hornitzaileek.
· Mezularitza zerbitzuek.
· Obrak, mudantzak eta etxez etxeko konponketetako langileek.
· Mugikortasun urriko pertsonen titularren ibilgailuek.
· Larrialdi zerbitzuek.
· Ekitaldietarako baimenak eskatu dutenek.
· Bestelako eskaerak aztertu egingo dira.

Edozein zalantza izanez gero, jarri Udaltzaingoarekin harremanetan ondorengo zenbakian: 943 15 13 13.