- Jardunaldiaren hasiera Nora Beltrán de Otálora Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako zuzendariak eta Leyre Azcona Euroeskualdeko emango dute
- RetPIM proiektuaren helburua ezagutza partekatzea eta erantzun koordinatuak diseinatzea da
Akitania Berria Euskadi eta Nafarroa (NAEN) Euroeskualdeak RetPIM proiektuaren barruan jardunaldi tekniko bat bultzatu du gaur Donostian, piperraren kalitateko figuren arteko lankidetza indartzeko helburuarekin: Piment d’Espelette (Ezpeleta) Jatorri Deitura Babestuak, Lodosako Pikillo Piperra eta Gernikako Piperraren Adierazpen Geografiko Babestua.
Topaketak Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganberan bildu ditu ekoizleak, tokiko eragileak, arduradun teknikoak eta ikertzaileak, trazabilitatea hobetzeko, merkaturatzea optimizatzeko eta kalitate-zigilu horiek babestutako piperrak merkatuan kokatzeko eta osasun arloko erronkei batera aurre egiteko.
Nora Beltrán de Otalora Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako zuzendariaren ustez, «Ezpeleta, Gernika eta Lodosako piperraren jatorri- eta babes-izendapenek kalitate eta iraunkortasun gorenean oinarritutako produktuak babesten dituzte, eta, beraz, lankidetza positiboa sustatzen ari gara NAEN-Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdean». Beltran de Otalorak «RetPim» izeneko jardunaldian parte hartu du gaur goizean, Gipuzkoako Merkataritza Ganberan, hiru izendapenak batera sustatzeko eta baloratzeko.
Espazio komuna
RetPIM proiektuak mugaz gaindiko sare egonkor bat sortzeko oinarriak ezarri zituen 2024an, inplikatutako eragileei ezagutza partekatzeko eta arazo komunen aurrean erantzun koordinatuak diseinatzeko aukera emango diena. Jardunaldi tekniko honetan balio-katearen funtsezko alderdiak jorratu dira, hala nola piperraren ekoizpena, trazabilitatea eta merkaturatzea BJD eta AGBrekin.
Goizeko bloke teknikoan, INRAe, NEIKER eta INTIA bezalako erreferentziazko erakundeek birosiari, agente bektoreen kontrolari eta laborearen errendimendua hobetzeko estrategia integratuei buruzko ikerketak aurkeztu dituzte. CMV birusa edo Sclerotium rolfsii onddoa bezalako gaixotasunak eztabaidatu dira, baita biodesinfekzio-teknikak eta barietate-erresilientzia ere.