Imanol Pradalesek Herri Kontuen Euskal Epaitegiak “erakundeen fidagarritasuna indartzeko” eredugarritasuna nabarmendu du

0

Sonia Pérez Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteorde berriaren kargu-hartzean izan da Lehendakaria

Gaur goizean Ajuria Enean Sonia Pérez Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteorde berriaren kargu-hartzean egon da Imanol Pradales Lehendakaria. Hitzaldian, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren ibilbidea nabarmendu du Pradalesek, gardentasunaren eta objektibotasunaren adibide gisa. “Organo ikuskatzaile bat baino askoz gehiago zarete; ezinbesteko eragilea zarete Gobernu onean sakontzen jarrai dezagun. Gardentasunaren eta objektibotasunaren alde egiten duzue; guztion baliabideen kudeaketa justu, eraginkor eta efizientearen alde; gure erakunde-sistemaren oreka eta finantza-osasunaren alde; eta etengabeko hobekuntzaren alde, bai barne-kudeaketan, bai herritarrekiko harremanetan”, adierazi du lehendakariak.

Aldi berean, Pradalesek balioa eman nahi izan dio organo ikuskatzailearen jardunari, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia “osatzen duzuenon profesionaltasuna eta zerbitzu publikorako bokazioa” azpimarratu ditu.

Ekitaldian izan dira ere Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua; Noël D’Anjou, Ogasun eta Finantzetako sailburua eta Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua. Legebiltzarreko Mahaiko kideak eta Legelari Nagusia ere bertan izan dira.