Suhiltzaile Zerbitzuak suaren erabilerarekin kontu handiz ibiltzeko eskatu du eta suteen eragile ez izateko aholkuak eman ditu

0

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak baso-suteen aurrean nola jokatu behar den azaldu du. Aholku horiek, alde batetik, baso-suteen prebentzioan oinarritzen dira; eta, bestetik, ingurune naturalean baso-suterik izanez gero, nork bere burua babesteko neurrietan, dela su-konato batean, dela garatutako sute batean.