Udal korporazioak elkarretaratzea egin du 12:00etan gaitzespena adierazteko eta biktimei babesa emateko.
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional hau egitea erabaki du:
- Azken egunotan Donostian gertatu diren sexu-erasoen ondoren, Udalak bere gaitzespen sutsuena adierazi nahi du, bai eta biktimeei eta haren inguruari elkartasuna adierazi ere. Horretarako, behar dituzten informazioa eta udal-baliabideak jarriko ditu haren osatze- eta erreparazio-prozesuan laguntzeko. Ildo horretan, Udalak, kasuen berri izan eta ikuspegi osoagoa eta zehatzena izateko informazioa egiaztatu ondoren, Udalaren Indarkeria Matxistari Erantzuteko Protokoloa aktibatu du, premiazko bilera bat deituz informazio guztia biltzeko eta erakundeen erantzuna eta biktimari eta haren inguruneari eman beharreko arreta koordinatzeko.
- Horrelako erasoak gure gizartean dagoen indarkeria matxistaren eta genero-desberdintasunaren adierazpenak dira. Gertatutakoak agerian uzten du, beste behin ere, beharrezkoa dela eragile sozialekin, feministekin eta, oro har, herritarrekin batera lan egiten jarraitzea, gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde.
- Alde horretatik, Udalak, bere eskumenen barruan, neurriak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, biktimek arreta azkarra, koordinatua eta eraginkorra jaso dezaten, eta, aldi berean, prebentzio-jarduerak indartu daitezen eta erasotzaileen zigorgabetasuna onartu ez dadin.
- Udalak, giza eskubideen erabilera eraginkorra bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa den aldetik, 2025eko ekainaren 17an, 12:00etan, gaitzespen-kontzentrazio bat deitu du Alderdi Ederreko Lorategietan, eta herritar guztiak gonbidatu ditu deialdiarekin bat egitera eta indarkeria matxista gaitzestera.
- Udalak bat egiten du hirian egiten diren gaitzespen-deialdiekin.