Beste gai batzuk: Kontxa hondartzako boladizoko tabernak, MintzaOn, egurrezko hesien aldaketa, eta Emakumearen Etxearen banakako arreta zerbitzuak eta ahalduntze taldeak.
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Donostiako Udala eta Eusko Trenbide Sarea (ETS) erakundeek sinatu beharreko hitzarmena Easoko geltokia eta San Roke kalea lotuko dituen igogailua eraikitzeko, artatzeko eta mantentzeko.
Hitzarmenak ezarritakoari jarraiki, Udala ETSrekin elkarlanean arituko da igogailuaren eraikuntzaren lan teknikoetan. Behin eraikita, bi erakundeek konpromisoa hartu dute igogailua Udalari 20 urtez lagatzeko.
Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, igogailuaren lanak dagoeneko ikusi daitezkeela inguruko hainbat lekutatik, aurrera doala eta laster San Roke eta Aiete Topoarekin zuzenean lotzeko azpiegitura izateaz gain, bi eremu horiek Amara Zaharra eta Erdialdiarekin lotzeko elementu publikoa ere izango dela.
Kontxa hondartzako boladizoko tabernak
Tokiko Gobernu Batzarrak adostu du Guajira Sicodélica S.L enpresari esleitzea Kontxa hondartzako boladizoan dauden 1 eta 2 tabernak ustiatzeko kontratua. Kontratuaren iraupena bi urtekoa da eta urtebeteko bi luzapen izan ditzake. Kontratua bi sortatan banatuta dago eta 36.421 euro eta 19.965 euroko esleipen prezioa du.
MintzaOn
Tokiko Gobernu Batzarrak adostu du EBETE Hizkuntza Zerbitzuak ikasketa elkarteari esleitzea MintzaOn haurrentzako jarduera online antolatzeko eta aurrera eramateko kontratua. Jarduera hau lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta helburua da hizkuntza trebatzea euskarazko mintzaldi online bitartez. Kontratuak bi urteko iraupena du eta urtebeteko bi luzapen izan ditzake. Esleipen prezioa 54.943 eurokoa da.
Egurrezko hesiak
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du hiriko egurrezko hesiak hornitzeko eta aldatzeko kontratuaren espedienteari bide ematea. Lizitazioaren aurrekontua 100.000 eurokoa da eta hesiak hornitzeko eta aldatzeko epea sei hilabetekoa izango da kontratuaren esleipena egiten denetik. Egun hirian egurrezko hesiez osatutako hiru kilometro daude.
Emakumeen Etxea
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Donostiako emakumeen etxean eskaintzen diren emakumeei zuzendutako bakarkako arreta zerbitzuak eta ahalduntze taldeak antolatzeko zerbitzuak kontratatzeko espedienteari bide ematea. Kontratua 2025eko irailaren 1ean hasi eta 2026ko abuztuaren 31 arteko iraupena izango du. Era berea, kontratuak hiru luzapen izan ditzake. Kontratu honen aurrekontua 64.864 eurokoa da.