- EIT Food-en “Nekazaritzako elikagaien industria konektatzen Europako hegoaldean” jardunaldiaren irekiera Iberdrola dorrean, Bilbon
- “Gero eta gehiago dira enpresak bultzatzea eta azeleratzea eragiten duten ekimenak, ekintzailetzarako zerbitzu osagarriekin eta Euskadiren erreferentziarekin enpresen garapenean eta berrikuntzan”
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak “elikagaien industria berriaren barruan sarean lan egiteko beharra” nabarmendu du, “gero eta gehiago baitira enpresak bultzatzea eta azeleratzea eragiten duten ekimenak, ekintzailetzarako zerbitzu osagarriekin eta Euskadiren erreferentziarekin enpresen garapenean eta berrikuntzan”, esan du.
Barredok Bilboko Iberdrola dorrean egin den EIT Food-en “Nekazaritzako elikagaien industria konektatzen Europako hegoaldean” jardunaldia irekitzeko ekitaldian parte hartu du.
“Berriro ere ekintzaileen, enpresen, inbertitzaileen, sektoreko adituen eta berrikuntzako liderren hitzordu handi batean gaude, lankidetza-aukerak aztertzeko, etorkizuna arakatzeko eta beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko, elikaduraren sektorean teknologia jasangarria sustatzen duten startup berriekin”, nabarmendu du Barredok.
Begoña Pérez Villareal EIT Foodeko zuzendariarekin batera, Amaia Barredok azaldu duenez, “elikaduraren sektoreko gaur egungo euskal enpresek zuena bezalako ekimenak, ideia, esperientzia eta ezagutza gehiago dituztenak, dauzkate nekazaritzako elikagaien euskal sektorea berritu eta sustatzeko, indartu egin behar baitugu bere izaera estrategikoagatik eta Europa mailan erreferentziatzeko”.
“Horretarako elementu guztiak dauzkagu: kalitatea gure KM0an, gastronomia liderra eta ospetsua, elikadura on baten beharraz kontzientziatutako gizartea eta jasangarritasuna eta elikagaiak alferrik ez galtzea inoiz ez bezala baloratzen dituen gazteria”, erantsi du.
Aukera gazteentzat
Barredoren ustez, “gazteei aukera aparta aurkezten zaie hemen startupak sortzeko eta garatzeko, horri buruz gehien dakitenengandik ikasiz. Europa osoko 150 ekintzaile, enpresa eta inbertitzaile baino gehiago bildu dira gaur Bilbon, ezagutzak partekatzeko eta sinergiak sustatzeko. Hitzordu honekin nekazaritzako elikagaien sektoreko goi-mailako lan-sarea, gero eta handiagoa dena, ugaltzen eta garatzen da”.
“Sektore honetan –nabarmendu du Amaia Barredok– beharrezkoa da erakundeek, enpresek eta EIT bezalako ezagutza- eta dibulgazio zentroek elkarlanean jardutea. Denon artean tematu behar dugu helburu bikoitz horretan: nazioartera proiektatzea euskal elikadura-ekosistemaren gaitasuna eta talentua eta inbertsioa erakartzea lurralde honetara. Hori guztia gure elikagaien industria sendotzeko eta bere errentagarritasuna hobetzeko”.
Bikaintasuna
Euskadiko elikaduraren kudeatzaile nagusiaren arabera, “Euskadi, pixkanaka, munduan ezaguna da, ez bakarrik elikaduraren eta Arabako Errioxako ardoen esparruan dugun bikaintasun gastronomiko eta produktiboagatik, baizik eta baita ezagutza sortzeko, inbertsioak erakartzeko, startupak sustatzeko, teknologia berriak garatzeko eta soluzio globalak lideratzeko duen gaitasunagatik ere”.
Amaia Barredok gogoratu duenez, “Euskadik Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa du, elikagaien ekosistema globala sustatzen du eta enpresa-eragile berritzaileen garapena bultzatzen du. Izan ere, Euskadin 137.000 enplegu baino gehiago daude elikadura-sistemari lotuta, eta gure Barne Produktu Gordinaren ia % 10 da”.
Gaur goizean, jardunaldian parte hartu dute Bilboko FAN azeleratzaileak eta estatuko EWA programak, Europako hiru Huben Seed Bed inkubagailuko 50 startupek, Haifako FAN azeleratzaileko startupek eta Rising Food Starseko scale-up ekimenek. “Horrek guztiak aberastu egiten du sektorearen ezagutza hemen, Euskadin, eta proposamen eta ekimen horiek jarraitzera animatzen ditu gazteak”, adierazi du Amaia Barredok.