Amaia Barredok nabarmen duenez, “Estropadak sustapen-plataforma bikaina dira kalitate handiko Eusko Label produktuak sustatzeko”

0
  • Borja Rodrigo, José Manuel Ortiz, Txema Vizcaíno, Daniel Vázquez, ACT/TKE – Traineru Kluben Elkartea eta EITBko zuzendaritzarekin batera parte hartu du sailburuak Eusko Label eta Euskotren ligen aurkezpenean Bilbon
  • “Euskal gastronomia eta elikadura arku atlantikoko gure ingurune osoan zabaltzeko aukera”
  • Estropadak uztaileko lehenengo asteburuan hasiko dira Bilbon eta Sestaon
  • Kantauri itsasertz osoan hainbat proba egingo dira udan, eta horietako Fan Zonetan Eusko Label produktuak sustatuko dira

Amaia Barrredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Bilbon nabarmendu duenez, “TKEren Traineruen Ligako estropadak sustapen-plataforma bikaina dira kalitate handiko Eusko Label produktuak sustatzeko, bai eta euskal gastronomia eta elikadura arku atlantikoko gure ingurune guztian zabaltzeko ere”.

Borja Rodrigo, José Manuel Ortiz, Txema Vizcaíno, Daniel Vázquez, Raimundo Ruiz de Escudero, TKE – Traineru Kluben Elkarteko kide eta EITBko zuzendaritzarekin batera parte hartu du Amaia Barredok Eusko Label eta Euskotren ligen, Susana García Chueca sailburuarekin, aurkezpenean EITBren Bilboko egoitzan.

Estropadak uztaileko lehenengo asteburuan hasiko dira Bilbon eta Sestaon. Kantauri itsasertz osoan hainbat proba egingo dira udan, eta horietako Fan Zonetan Eusko Label produktuak sustatuko dira.

“2017tik ematen dio izena Eusko Labelek gure uda emozio, tradizio eta balio partekatuekin aberasten duen lehiaketa honi. Baina ez da arrauna bakarrik.  Askoz ere gehiago da: erakundeen, kirolaren eta lehen sektorearen arteko aliantza bat da, helburu komun baten alde ahaleginak batzen dituen lankidetza batean. Eusko Label Liga sustapen-plataforma paregabea da”, esan du Amaia Barredok.

Erakundeetako ordezkariek, babesleek, arraunlariek, klubetako ordezkariek eta komunikabideek EITBren egoitzan ezagutu dute 2025eko arraun-denboraldia. Aitziber Garmendia aktoreak aurkeztu du gala, Pirata saxofoi-jolearekin batera.  Aurreko denboraldiko txapeldunek, Bermeo Urdaibaik eta Donostia Arraun Lagunak-ek, CaixaBank koroaren eta Euskotren garaikurraren erreplikak jaso dituzte, hurrenez hurren.

“Egun hauetan Gipuzkoako eta Bizkaiko zaleekin hizketan aritu naiz –Araban ere baditugu–, eta hitz egin dugunez, denboraldi zirraragarria izango da, emozio eta sorpresaz betea eta kalitate handikoa. Jarduera honen balio nagusia pertsona da, tripulazioak osatzen dituzten eta ardura eta ahalegina aitortzen dizkiegun arraunlari bakoitza,”, aipatu du Amaia Barredok.

Eusko Label Ligara San Juan eta Ares itzuliko dira TKEko bazkide gisa.  Sariak % 10etik gorako igoerarekin eguneratu dira, bai Eusko Label Ligan bai Euskotren Ligan.

Estropaden lekuei dagokienez, Fan Zone arrakastatsua eta Eusko Label produktuen dastaketak, zaleen artean harrera bikaina izaten dutenak, izango dituzte.  “Traineruak animatzera joaten direnek gure elikagaien eta edarien zaporeaz eta kalitateaz gozatu ahal izango dute, eta presentzia berezia izango du Eusko Label Hegaluzeak”, erantsi du Barredok.

EUSKO LABEL LIGA 2025 / Parte-hartzaileak

BERMEO URDAIBAI; ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA; AMENABAR DONOSTIARRA; ORIO ORIALKI; ORSA HONDARRIBIA; GETARIA; LEKITTARRA ELECNOR; ONDARROA KIDE;   CR CABO DA CRUZ; KAIKU BEREZ GALANTA; SAN JUAN CMO Valves; eta CLUB DE REMO DE ARES