19 su udako solstizioa ospatzeko Donostian

0

Donostiako Udal agintariek Konstituzio plazako lizarraren aurrean ohiko erritua egingo dute

Hiria prest dago udari ongietorria egiteko ekainaren 23an, San Joan bezperan. Donostiako Udalak, Donostia Kultura Festak atalaren eskutik, eta hainbat auzo- eta kultur-elkartek hiriko hainbat txokotan ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte.

Guztira 19 su antolatu dira hiriko auzo ezberdinetan. Horiekin donostiarrek udari ongietorria emango diote, egunak gauari gailentzen zaion jardunaldian. Auzoetan suak piztuko dira, hainbat kultur- eta gizarte-jardueraz inguratuta:

  • Igeldo
  • Antigua
  • Aiete
  • Amara Berri
  • Morlans
  • Amara Zaharra
  • San Roke
  • Loiola
  • Parte Zaharra
  • Martutene
  • Egia
  • Sagues
  • Intxaurrondo Zaharra
  • Intxaurrondo
  • Bidebieta
  • Herrera
  • Larratxo
  • Oleta

Konstituzio plazako ekitaldia

Ohiturari jarraituz, aurten ere Udal agintariek Konstituzio plazaren erdian jartzen den lizarraren aurrean erritua egingo dute. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta, bertan, Udal agintariekin batera Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular dantza taldeek Udal Txistulari Taldeak musikatuko duen Eskudantza dantzatuko dute.

Behin Eskudantza amaituta, San Joan-eko lizarrari erritua egiteko unea iritsiko da. Agintariek Lizarra ureztatuko dute eta, jarraian, dantzariek su emango diote. Behin sua piztuta, dantzariek eta Udal agintariek fandangoa eta arin arina dantzatuko dute, eta jarraian kalejira egingo dute plazan zehar. Behin kalejira amaituta, sua itzaliko da eta lizarraren azala banatuko da, Udal Txistulari Taldeak erromeria egiten duen bitartean.