Gudariak eta milizianoak omentzeko urteroko ekitaldia egin da Artxanda mendian, «Aterpe 1936 – La Huella» eskulturaren inguruan. Elkarte eta fundazio historikoek eta talde memorialistek antolatuta, Gogora Institutuaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, urtero hiriaren defentsa eta Gerra Zibilean matxinatutako bandoaren aurka eta demokraziaren alde borrokatu zirenen aitortza ekitaldia da.
Alberto Alonsok, Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak ongietorria eman die bertaratu direnei, eta, jarraian CNTko eta PSOEko ordezkariak izan dira erakunde historikoek adostutako manifestuari ahotsa jartzeaz arduratu diren pertsonak.
Manifestua irakurri ondoren, ohorezko aurresku batekin eta «Aterpe 1936-La Huella» eskulturaren oinean egindako lore eskaintzarekin amaitu da ekitaldia.
Aurten ere, Eusko Jaurlaritzako eta beste erakunde publiko batzuetako hainbat pertsona ospetsu eta ordezkari bildu ditu omenaldiak, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria, Ibone Bengoetxea eta Mikel Torres lehendakariordeak eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburua.