Mugikortasun Jasangarriko sailburuak Ordiziako geltoki berritua bezalako jarduerak defendatu ditu, irisgarritasunaren arloan aurrerapenak baititu

0
  • Susana García Chuecak nabarmendu duenez, hiri-integrazioa hobetzen duten instalazio modernoak ditu herriak
  • Lanek 5 milioi euroko inbertsioa izan dute, eta bidaiarien eraikin berri batez eta azpiko pasabide batez hornitzen dute geltokia

Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriko sailburuak Ordiziako aldirietako geltoki berritua bisitatu du gaur goizean —Donostia-Irun-Brinkola aldirietako sareko C-1 linean dago—, José Antonio Santano Estatuko idazkariarekin, Miguel Ángel Páez Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordearekin eta Pedro Marco Adifeko presidentearekin batera.

Lanek 5 milioiko inbertsioa izan dute Adifen aldetik, eta Next Generation EU Europako funtsen laguntza jaso dute. Bidaiarien mugimendua eta irisgarritasuna bultzatzen dute, baita trenbide-instalazioen inguruko hiri-iragazkortasuna ere. “Pertsona guztientzako irisgarritasuna baloratzen dugu, haien baldintza fisikoak edo adina edozein izanik ere. Aldirien transferentziarekin dugun irriketako bat da, eta atsegin handiz ikusten dugu puntu honetan irisgarritasuna funtsezko esku-hartzeetako bat izan dela”, adierazi du sailburuak.

Geltokia urtean 650.000 aldiriko bidaia baino gehiagoren jatorri edo helmuga gisa erabiltzen da —2025aren hasieratik hona 270.000 bidaia baino gehiago—, eta sartzeko eraikin berri bat eta nasen arteko azpiko pasabide bat ditu, hirigunearen eta San Bartolome auzoaren arteko lotura izango dena. Sailburuak nabarmendu du bultzatu beharra daudela, “pertsonen egunerokoan inpaktua duten jarduketak, hiriburuetatik eta biztanlegune handietatik askoz harago”, eta, adierazi duenez, “sinetsita gaude garraio publikorako sarbidea errazteak pertsonak berdintzen dituela, bestela urrun egongo liratekeen helburuak lortzeko aukera ematen digulako, osasunaz, lan-aukerez, ikasketez, zaintzaz edo aisiaz ari gara eta”.

Joan den urtarrilaren 1ean trenbide-aldirien gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzari eskualdatu ondoren, Jaurlaritzak dagoeneko hobekuntzak ezarri ditu C-3 Bilbo-Urduña linean, eta zerbitzu berri bat sortu du Arabako Lautadan. Gipuzkoaren kasuan, Adif hobekuntza- eta irisgarritasun-ekintzak gauzatzen ari da hainbat geltokitan, hala nola Loiolakoan, Martutenekoan eta Urnietakoan.