Nafarroak herritarrei gonbita egin die klima aldaketaren aurrean mobilizatzeko, jardunaldi parte-hartzaileen bidez

0

Nola ari da prestatzen Nafarroa klima-aldaketaren erronken aurrean? Ekainaren 26tik 28ra, Iruñeko Sarasate pasealekua zientziaren, herritarren eta erakundeen arteko topagune bihurtuko da LIFE NAdapta topaketei esker. Jardunaldi horiek Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak koordinatutako LIFE-IP NaDapta-CC proiektu europarraren esparruan antolatu dira.