Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Urruzuno literatur lehiaketako sariak banatu ditu. Lehiaketaren urtemuga berezi hau Donostiako Miramar Jauregian ospatu dute aurtengo saridunek eta gonbidatuek.
Gazteentzako Urruzuno literatur lehiaketa literatur zaletasuna eta sorkuntza bultzatzeko asmoz sortu zen 1986an. Ordutik hona, komunitate esanguratsua eratu da partaideen artean, idazle, kazetari eta euskal kulturako izen handiak barne.
Pedrosa sailburuak aitortza egin nahi izan die Urruzuno literatur lehiaketaren sortzaileei, duela lau hamarkadako Jaurlaritzari. Izan ere, 1982an euskararen legea onartu ondoren ekin zitzaion euskararen normalizazio bideari hezkuntza arloan ere. Garai hartan sortu ziren hezkuntza sailean hizkuntzaren irakaskuntzari lotutako lan-ildoa alde batetik, eta baita euskararen normalizazioari lotutako arloa ere.
Euskal idazleei eta irakasleei ere zuzendu dizkie esker ona sailburuak; irakasleek sustapen, zuzentze eta aholku lan eskerga egin dutela azaldu du eta gaineratu du ikastetxeetako irakasle asko eta asko direla ikasleen irakurzaletasunaren iturri nagusiak.
Lau hamarraldi igarota, lehiaketaren helburuak berdina jarraitzen du izaten, euskara batuan idaztea, ikasleek literatur testuak idaztera bultzatzea, euskarazko terminologia berria sortu zein erabiltzea eta euskal literatur zaletasunaren berpizkundea. Helburu horiek guztiek, era berean, hizkuntza-gaitasunen garapena sendotzen laguntzen dute, hezkuntza arrakastaren oinarri gisa.
Pedrosak gogorarazi duenez, gizartea asko aldatu da ordutik, konplexuagoa eta anitzagoa baita. Edonola ere, “zorionez, zuen, gazteon begirada eta zer-esan oinarrizkoak berdinak badira ere… Badira berri sumatzen ditugun paisaia, kolore, sinesmen eta harremanak… zuen literatur testuetan. Idazleen erreferentzia berriak, hizkuntza eta kultura berriekiko keinu inspiratzaileak, maitasun harreman anitzagoak, janzkerak, usainak, mugimenduak, min eta ezin zahar-berriak… munduari begiratzeko modu berri horiek agertzen dira XXI. mendeko Urruzuno lehiaketaren testuetan”.
Talentuaren eta sormenaren abiapuntu
Urte hauetan guztietan, Urruzuno belaunaldi askoren talentua eta sormenaren abiapuntu izan da. Saritu asko euskal kulturaren erreferente bihurtu dira: Alaine Agirre, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Igor Estankona, Miren Gorrotxategi, Peru Iparragirre, Mikele Landa, Ana Malagon, Xabi Paya, Aitor Sarriegi, Itziar Ugarte, Leire Vargas, Harkaitz Zubiri. Ekitaldian, Mikel Ayllón eta Iholdi Beristainek parte hartu dute, aurtengo saridunek idatzitako testuetatik zenbait pasarte irakurriz. Ekitaldia Xabier Gantzarain idazle eta kultur eragileak gidatu du, bera ere Urruzunoko sari duna izan zena bere garaian.
Aurtengo garaileak
Mara Albistur Gurrutxaga/ Orereta Ikastola/ Errenteria
Naroa Asensio Gaston/ Aita Larramendi Ikastola/ Andoain
Elene Azurmendi Larrion/ Beasain BHI/ Beasain
Araitz Bastegieta Bidaguren/ Gernika BHI/ Gernika-Lumo
Jone Berrizbeitia Munitxa/ Ibaizabal Ikastola/ Durango
Maider Cabezas Fuentes/ Itxaropena Ikastola/ Trapagaran
Jasone Gabiria Mendiolea/ Arratia BHI/ Igorre
Enara Gallastegi Barrenetxea/ Arratia BHI/ Igorre
Irati Gallastegi Molero /Fray Juan de Zumarraga BHI/ Durango
Iñigo Gómez Rodriguez, San Vicente de Paul ikastetxea/ Barakaldo
Aiora Jauregi Pagalday/ Beasain BHI/ Beasain
Aichatu Lamin Nafa/ Miguel de Unamuno BHI/ Vitoria-Gasteiz
Gara Medrano López/ Botikazar BHI/ Bilbo
Haizene Merino Perez/ Ander Deuna Ikastola/ Sopela
Izaro Pagalday Aburto/ Lauaxeta Ikastola/ Amorebieta-Etxano
Uxue Piris Palomero/ Herri Arte Eskola/ Errenteria
Joanes Plazaola Ricondo/ Urretxu-Zumarraga Ikastola/ Urretxu
Ioritz Ramos Otxoa/ Orereta Ikastola/ Errenteria
Katalin Respaldiza Urigoitia/ Arratia BHI/ Igorre
Garazi Retegi Egia/ Fray Juan de Zumarraga BHI/ Durango
Leire Sarasola Auzmendi/ Beasain BHI/ Beasain
Aixa Vilas Moreno/ Herri Arte Eskola/ Errenteria
Alain Waliño Etxabe/ Zumaia BHI/ Zumaia