Astigarragako aldiriko geltoki berriaren pasabideko obrak finantzatzeko hitzermena baimendu du Eusko Jaurlaritzak

0

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Mugikortasun Jasangarriko sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak, Astigarragako Udalak eta Espainiako Gobernuko Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (Adif-ek) hitzarmen bat sina dezaten, Astigarragako geltoki berriaren pasabideko obrak finantzatzeko.

Akordioaren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Estatuko trenbide-administratzaileak ordainduko dute kostua, 2,6 milioi euroko eta 1,2 milioi euroko ekarpenaren bidez, hurrenez hurren. Udalak, berriz, pasabide osoa eraikitzeko eta hura kontserbatu eta mantentzeko beharrezkoak diren bere titulartasuneko lurzoruak ekarriko ditu.

Gobernu Kontseiluak hitzarmen bat baimendu du hilabete honetan bertan Adifekin, Euskal Trenbide Sareak azpiegitura berriaren obrak egin ditzan. Azpiegitura horrek eraikin berri bat du trenbidearen eta nasen gainean, eta Astigarraga eta Donostiako udal-mugarteak lotuko dituen 306 metroko pasabidearen bidez iritsi ahal izango da bertara, bai trenbide-azpiegiturak, bai Urumea ibaia gaindituta. Inbertsio osoa 15 milioi eurotik gorakoa da.