Administrazioarekiko interlokuzio sozialeko eginkizunak gauzatzeko, nekazaritza-sektoreari buruzko gaietan eta orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko jarduera sindikaletan
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Euskal Autonomia Erkidegoko izaera sindikala duten nekazarien erakunde profesionalentzako 2025eko ekitaldirako laguntzetarako deialdia egiten duenari.
Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten nekazarien erakunde profesionalentzako laguntzak euskal administrazioarekiko interlokuzio sozialeko eginkizunak gauzatzeko dira, betiere nekazaritza-sektoreari buruzko gaietan eta nekazaritza-sektoreari, oro har, eta afiliatuei, bereziki, orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko jarduera sindikalei eutsi diezaieten.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2025erako aurreikusitako kredituetatik datoz, eta guztira 241.000 euro dira.