Frank Gheryk diseinatutako eta Eltziegon kokatutako Marqués de Riscal Hotelean egin da “Top Tradition Restaurants” aitorpenen I. Edizioa. Ekitaldia urtero Gasteizen eta Arabako lurraldean artisau-produktuari eskainita egiten den “Materia Prima” sarien jarduera-programaren barruan egin da. Kazetari espezializatuen eta gourmet ospetsuen laguntzarekin, I. Edizio honetan aurreikusitako Espainiako probintzietako lehentasunak organizazioari adieraziz, urteetan protagonismo osoa sukaldaritza modernoak edo abangoardiakoak bakarrik izan duen gastronomiaren esparruan egin dira Top Tradition aitorpenak.
Jarraitzeko bokazioa duen lehenengo edizio honetan, ibilbide osoa belaunaldiz belaunaldi erakutsi den sukaldaritza tradizionala eta produktuena goraipatzen eman duten 10 jatetxe handi aitortu dira. Nabarmendu direnak dira: Bideko (Lezama, Araba) Casa Jaime (Peñíscola, Castelló) Echaurren (Ezcaray, Errioxa) Estrella del Bajo Carrión (Villoldo, Palentzia) Gayarre (Zaragoza, Aragoi). Pedro Martino (Caces, Asturias) Sacha (Madril)• Taberna Solana (Ampuero, Kantabria)• Túbal (Tafalla, Nafarroa) Ventorrillo El Chato (Cádiz).
“Materia Prima” sarien hiru edizio hartu ditu dagoeneko Gasteizko Don Producto y Tú jatetxeak. Sari horiek elikaduran, itsasoko, baratzeko, mendiko eta baserriko artisau sorkuntzekin, etapa berri bat markatzen duten ekoizleak aitortzen dituzte, eta bihar, osteguna, ekainak 26 banatuko dira. Bertan omenaldia egingo zaio Pepe Ribagorda kazetariari gastronomiaren arloan egindako dibulgazio-lanagatik.
Aurten zuzenean argitaratu da epaimahaiaren arabera aitorpen hori merezi zutenen identitatea. Epaimahai horretako kideak izan dira Josema Azpeitia, Julián Méndez, Aiztol Zugasti, Marta Renovales eta Aitor Buendía, bai eta Ángel Fernández Retana (Basque Culinary Center) eta José Antonio Merino (Arabako Txakolina) ere.
Aukeratuak honako hauek izan dira: Andoni Vigalondo Euskadiko gazta ontzaile artisaua. Gasteizko Queseando dendan egiten du bere lana, eta hainbat motatako piezak aukeratzen ditu ontzeko, azalen zaintza, tenperatura, hezetasuna eta ontze-denbora kontrolatuz. Lan horren emaitza gazta miresgarriak dira.
Keia izokina. Izokina da Lemoako (Bizkaia) artisau-enpresa honen harribitxia. Bi hamarkada baino gehiago eskandinaviar tradizioari jarraituz produktu esklusiboak lortzeko teknikarik onenak ikertzen aritu ondoren, arrain honek haritz-kearen usain goxoa hartzen du, dastamen-oreka eta testura aparta mantenduz.
Mutur Beltz artilezko produktuak Laurita Silesen eta Joseba Edesaren artisautzako bizi-proiektua da, eta karrantzar arrazako ardia babestean eta berreskuratzean oinarritzen da Karrantzako haranean. Artea, diseinua eta lurraldea artzainaren lanbidea ohoratzeko, desagertzeko arriskuan dagoen ardi horren artilearekin egindako produktuak eginez.
Barriolako txistorrak. Ibarrako Barriola harategian egiten dira txistorra bikain hauek. Historia handiko saltoki honek harategi-kontzeptu berri bat garatu du, euskaldunok hain estimatu ditugun hestebete hauen bildumak erakusten duten bezala: txistorra “klorofilikoa” bertako piperrekin, txistorra “beltza” tinta-saltsarekin, txistorra ardi-haragiarekin.
Proiektu berezi horiei merezitako aitorpenak banatu ondoren, José Ribagorda, telebistan eskarmentu handia duen eta “De las Cosas del Comer” atariaren bidez gastronomiari ikusgaitasuna ematen espezializatuta dagoen kazetaria, omenduko da.






