Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua izan da gaur goizean egin den Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren buru, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordearekin eta Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordearekin batera. Kontseilu honek Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman eskumena duten edo inplikatuta dauden erakunde guztiak elkartzen ditu: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Legelarien Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEAN eta EAEko Fiskaltza Nagusia.
Bileran Euskadiko 2025eko delinkuentzia-datuen bilakaera aztertu da, eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorraren jarraipena egin da.






