Xabier Legarreta Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea elkarrizketatu dute gaur arratsaldean Radio Euskadiko «Distrito Euskadi» saioan. «Eraikitzen ari garen Euskadi Berrian balio-aldaketa bat egon da, denboraren erabilerari garrantzi handiagoa ematen zaio. Kontziliazioa geratzeko etorri da «adierazi du Xabier Legarretak.
Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak azaldu duenez, euskal administrazioek hainbat tresna dituzte pertsonek kontziliatzeko aukera izan dezaten. «Enpresak kontziliazio-planak sortzera animatzeko programa bat dugu. Enpresek lagundu egin behar digute ibilbide honetan», gaineratu du Xabier Legarretak.
Era berean, erronka demografikoari politika natalistetatik bakarrik aurre egitea akatsa dela nabarmendu du, eta familiez, gazteriaz, emantzipazioaz eta immigrazioaz hitz egitea erronka demografikoaz hitz egitea dela defendatu du. Legarretak adierazi du Eusko Jaurlaritza hori guztia belaunaldien arteko elkartasunaren ikuspegitik lantzen ari dela.
Une honetan, hainbat sektoretako 32 enpresa daude Kontzilia sareari atxikita, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demokratikoko sailetik sustatutako lana eta langileak uztartzearen alde lan egiten duen sarea. Horietako bik euren testigantza eman dute gaurko elkarrizketan.