Amaia Barredo Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiak bere zaindariari, San Pedrori, eskainitako ekitaldietan

0
  • Kaixarrankaren segizioa eta dantza
  • Orion, Leandro Azkue Arrantzako eta Itsassaertzaren Garapeneko sailburuordeak arrantzaleen zaindariaren omenezko elizkizunean parte hartu du

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiak bere zaindariaren, San Pedroren, omenez egin dituen ekitaldietan parte hartu du. Kaixarrankarren segizioan eta dantzan 16 arrantzalek parte hartu dute, 8k kutxari eusten eta beste 8k arrauna sorbaldan hartuta. Ibone Bengoetxea eta Bingen Zupiria Sailburuak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ion Kepa Uskola Arrantzaleen Kofradiako presidentea, Teresa Gotilla eta Ander Aldazabal Udaleko kideak ere bertan izan dira.

Arrantzaleen zaindariaren eguna meza batekin eta prozesioarekin ospatzen da Lekeition. San Pedroren irudia hartuta, agintariak, kofradiako ordezkariak eta herritarrak portura prozesioan joaten dira, eta bertan tradiziozko Kilin kala egiten dute. Ondoren, Kaixarrankaren segizioa egiten da San Pedroren irudiaren aurrean Kofradia zaharrean, Maiordomoaren etxe aurrean eta plazan, udaletxearen aurrean. Kutxa gainean dantzariak hiru dantza egiten ditu: zortzikoa, fandangoa eta arin-arina. Erakustaldian zehar, Lekeitioko emakumeek irrintziak egin dituzte.

Orion, Leandro Azkue Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak arrantzaleen zaindariaren omenezko elizkizunean parte hartu du. Orion goizean goizetik txarangak, txirrindularitza-probak, herri-kirolak eta pilota-partidak izan dira. San Nikolas elizan egin den arrantzaleen mezan Salatxo abesbatzak kantatu du. Gaur arratsaldean soka-dantza egingo da.

Bermeon, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendari Ixone Soroa izan da arrantzaleen kofradiak Santa Eufemia elizan antolatutako ekitaldietan parte hartu duena.