Aparkaleku itxien helburua da herri barruko joan-etorriak bizikletaz egitea sustatzea. Lehendik ere herrian badaude estalitako bizikletentzako aparkalekuak, baina bizikletak lasai uzteko tokiak ere eskatzen zituzten herritarrek.
Aparkalekuak ez dira garaje moduan erabiltzeko izango. Hori dela eta, bizikleta gehienez zazpi egunez utzi ahal izango da geldirik. Epe hori igaro aurretik, jabeak bizikleta atera egin beharko du, erabilera txandakatua bermatzeko.
Aparkalekua erabili ahal izateko, erabiltzaileek aldez aurretik erregistratu egin beharko dute, aplikazio baten bidez. Adingabeen kasuan, erregistroa heldu baten ardurapean egin beharko da. Aurreikuspenen arabera, bizpahiru aste barrurako guztiz instalatuta egongo dira aparkalekuak, eta udalak orduan jakinaraziko du nola egin erregistroa.