ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk 204.000na euro baino gehiago jasoko ditu, sindikatuek eurek dirulaguntza berdintasunez banatzeko akordioa lortu ondoren
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Sindikatuen Hauteskunde Batzordea eta Lurralde Batzordeak osatzen dituzten sindikatuentzako 2025eko laguntzak ematea. 816.817 euroko laguntza da, 2024an baino 38.416 euro gehiago. Dirulaguntza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasota dago.
Erakunde onuradunak ELA, LAB, CCOO eta UGT dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskunde sindikalen prozesuak kontrolatzeko eta ikuskatzeko batzordeetan parte hartzen dutelako, 1999ko urriaren 20ko sindikatuen arteko akordioan ezarritakoaren arabera.
Sindikatu bakoitzak 204.204,25 euro jasoko ditu, 2025eko maiatzaren 23an Sindikatuen Hauteskunde Batzordeko kide diren erakunde sindikalen eta Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren artean akordioa lortu ondoren. Akordio horren bidez, Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuari dirulaguntza berdintasunez banatzea proposatu zitzaion.
Aukera hori Euskal Autonomia Erkidegoan Sindikatuen Hauteskunde Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortzen dituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian dago jasota, bertan arautzen baita dirulaguntza hori.






