URAk metatutako egur hila kendu du Mantzorriz errekastotik Mungiako Atela auzoan

0
  • Zubi baten inguruan metatutako egur hila atera da, errakastoaren hustutze ahalmena gutxitzen baitzuen
  • Kendutako egurrarekin, faunarentzako babesleku bat eraiki da eskuineko ertzean

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziakamaitu ditu Mantzorriz errekastoa zaharberritzeko lanak, Mungiako Atela auzoaren parean.

Zehazki, zubi baten inguruan metatutako egur hilak ibilguaren sekzio hidraulikoa murriztu zuen; hortaz, emari-uren altueraren hazaraztea  eragin zezakeenez,  egur hil hori kendu da.

Gainera, sahats handi bat (Salix atrocinerea) ezkerraldetik eskuinera erori zen, uraren igarotzea oztopatuz. Uren jarioa berreskuratzeko egurra atera ondoren, ateratakoa erabili da faunarentzako babesleku bat sortzeko, ibaiaren eskuinaldean.

Esku-hartzeak 3.250 euroko inbertsioa izan du (BEZa barne).

Lehen begiratuan, lirudiguke ibai baten ibilguan eroritako enbor bat oztopoa dela, paisaia «zikintzen» duela, soberan dela. Baina, egia esan, hildako egur hori — adarrak, sustraiak edo eroritako zuhaitzak — funtsezko elementua da ibaien osasun onerako.

Garrantzitsua da zur hila eta hiri-hondakinak bereiztea. Lehenengoa ibai-ekosistemaren parte da: erriberako basotik dator eta modu naturalean erori da. Zur-pilaketa horiek espezie askoren babes- eta elikagai-ugalketarako habitat gisa funtzionatzen dute, eta natura-ingurunea eta ibai-ingurunea hobetzen eta iraunarazten laguntzen dute. Alta, hiri-hondakin solidoak (plastikoak, etxetresna elektrikoak, altzariak edo pneumatikoak) ez dira ibai, eta ingurumen- eta osasun-arazo larriak dira.

Uholdeak gertatuz gero, urek egur hila (eta ibaira isuritako hiri-hondakin solidoak) herrestan eraman dezakete, eta ibilguaren azpiegituretan (zubiak, presa txikiak…) edo ibaiaren beraren meandroetan utzi. Hala, buxadurak sor daitezke, eta, ondorioz, emari-uren altuera handitu.

Horregatik, egur hilaren kudeaketa kasuz kasu egin behar da: hiriguneetan edo hurbileko azpiegiturak dituzten guneetan, ebaluatu egin behar da, eta, behar izanez gero, egur horren zati bat berriz jarri edo kendu, arriskuak saihesteko. Baina eremu horietatik kanpo, erabaki arduratsua eta zientzian oinarritua dago.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.