Nafarroako Gobernuak Iruñean egin du Herritarren Arretarako Komunikazio Argiari buruzko lehen jardunaldia, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren mendekoak. Topaketa Pinaquy Aretoan egin dute, Salestarren komentu zaharrean eta Iruñerriko Mankomunitatearen egungo egoitzan.






