Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen jendaurreko zerbitzuak San Ferminetan irekiko dira hilaren 11n eta 14an

0

Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen bulegoek jendearentzako arreta-zerbitzuak irekiko dituzte San Fermin jaietan uztailaren 11n, ostirala, eta 14an, astelehena, ordutegi murriztuarekin, eta itxita egongo dira 7an, 8an, 9an eta 10ean.

Hain zuzen ere, erregistroek, orokorrak zein departamentu ezberdinetan kokatutakoek 9:00etatik 14:00etara emango dute arreta. 9:00etatik 9:30etara hitzordurik gabe emango da arreta, aldiz, 9:30etatik 14:00etara, hitzordua erreserbatuta duten pertsonei emango zaie lehentasuna.

Eskirotz kaleko 16. zenbakian dagoen Iruñeko Ogasun Bulegoa uztailaren 11n (ostirala) era14an (astelehena) irekiko da, 9.30etatik 13.30etara, aurretiko hitzorduarekin arreta emateko (kasu honetan, aurreko hitzordurik gabeko arreta-ordua 8.30etatik 9.30etara izango da, eta tarte hori ezabatu egingo da).

Mutualistentzako arreta-guneak, zeinetara Eskirotz 20 bis helbidetik sartzen den, ordutegi bera izango du (9.30 – 13.30) eta aurretiko hitzordurik gabe emango da arreta, sortu zenetik ohikoa den bezala.

Foruzaingoaren Salaketa eta Herritarren Arretarako Bulegoari dagokionez, zein Gazteluko plazan, Nafarroako Jauregiaren esparruan kokatuta dagoen, eguneko 24 orduetan emango du zerbitzua, ohikoa den bezala.

Nafarroako hiriburuko eta Eskualdeko osasun-zentroek Osasun Departamentuak astearte honetan iragarritako egoera honetarako ordutegietan eta egunetan artatuko dituzte pazienteak.

Nafarroako gainerako lekuetan, Foru Administrazioaren zerbitzuek beren jarduera normalarekin jarraituko dute eta ohiko ordutegian emango dute arreta.