Guztira 350.000 euro bideratuko dira horretara: ehun mila elikagai-sektorerako; berrehun eta berrogeita hamar mila nekazaritza-sektorerako
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, EAEko nekazaritzaren eta elikagaien sektoreko enpresa-elkarte profesionalentzako 2025eko ekitaldirako laguntzak deitzeko denari. Laguntza horiek izango dira azterlanak eta prestakuntza-jarduerak eta sustapen– eta zabalkunde-ekintzak egiteko, beren helburu sozialak betetzeko funtzionamenduak eragindako gastuak ordaintzeko eta elkarteko kideak sustatzeko azokak eta lehiaketak egiteko.
Guztira 350.000 euro bideratuko dira horretara, eta honela banatuko dira: ehun mila euro (100.000,00) elikagaien sektorerako eta berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00) nekazaritzaren sektorerako.