Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro baino gehiago emango dizkie Arabako Aldundiari, Gipuzkoako Aldundiari eta Euskal Trenbide Sareari, garraioa digitalizatzeko

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak proposatuta, erabaki du 906.158 euroko dirulaguntzak ematea Arabako Foru Aldundiari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Euskal Trenbide Sareari, garraioaren arloan digitalizazio-ekimenak egin ditzaten.

Zehazki, Arabako Foru Aldundiak 55.479,22 euro jasoko ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak 220.000 eta Euskal Trenbide Sareak 630.678,78, 2026ko uztailaren 30a baino lehen amaitu behar diren proiektuetarako. Jarduera horiek honako hauek izango dira: Estatuko eta Europako erakundeen arteko interkonexioa hobetzeko ikuskapen- eta zehapen-sistemak abiaraztea; errepide bidezko garraioa egiten duten ibilgailuetan instalatutako takografoen eta kontrol-agenteen arteko komunikazio-sistemak ezartzea (horrek aukera ematen du takografoaren manipulazio edo erabilera bidegabeak detektatzeko); baimenen izapideak digitalizatzea; eta, ETSren kasuan, tren-geltokietako sarbidea kontrolatzeko ekipoak eguneratzea, QEMR eta EMV teknologiak erabilita.

Dirulaguntza horiek Europar Batasuna – Next Generation EUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitakoak dira.