Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 891.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman du ibilbide mistoen eredua pilotatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Inklusiorako eta laneratzeko zortzi proiektu esperimental finantzatuko dira, horien emaitzak Euskadi osoan erreplikatu daitezen bazterkeria egoeran egon edo egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko orduan

Gobernu Kontseiluak, Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresen proposamenez, 891.000 eurotik gorako dirulaguntza zuzena onartu du gaur, inklusiorako eta laneratzeko ibilbide mistoen eredua pilotatzeko. Laguntza hori zuzeneko dirulaguntzatzat hartzen da, interes publiko, sozial, ekonomiko eta humanitarioagatik.

Inklusiorako V. Euskal Planak dimentsio eta erakunde arteko fenomeno gisa definitzen du gizarte bazterkeria, eta administrazio publikoen esku uzten du sektore arteko koordinazio politikak antolatzea. Inklusiorako eta laneratzeko zortzi proiektu esperimental finantzatuko dira, haien emaitzak eta ikaskuntzak erreplikatu, orokortu edo eskalatu ahal izateko, ondoren, Euskadi osoan bazterkeria egoeran egon edo egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko.

Era horretan, proposamen egituratuagoa eta sistematizatuagoa garatu nahi da, beharrezko malgutasunari eta malgutasun jakin bati eusteko eta eredu berria konfiguratzeko elementuak pilotatzeko, betiere ebidentziatik abiatuta. Hala, proiektuak gaizki edo eraginkortasunik gabe ezartzeak dakartzan arriskuak eta kostuak saihestuko dira.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 2023tik egindako hasierako esperimentazioaren ondoren, eta emaitzak ebaluatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Inklusio Zuzendaritzak gidatuko du, hemendik aurrera, inklusiorako ibilbide mistoen eredu berriaren gidaritza. 2025. eta 2026. urteetan garatuko den etapa berri horretan, eredu berriaren alderdi nagusiak bottom-up metodologiaren bidez probatu nahi dira, hau da, maila apalagoko azterketa ikuspegi batetik hasita, helburua da ondorio zabalago edo orokorrago batera iristea.

 

  PROIEKTUAREN IZENA ERAKUNDE ONURADUNA KOLEKTIBOA Dirulaguntzaren zenbatekoa
1 Sartu: osasun mentala Sartu Álava Osasun Mentalaren Sareko pertsonak 72.660 €
2 Empleando.nos ADSIS fundazioa 16 eta 30 urte bitarteko gazteak 67.460 €
3 Bilbo Zaharreko Mahaia Agiantza Elkartea, Gaztaroa-Sartu Kooperatiba Elkartearekin (nortasun juridikorik gabeko taldea) osatutako taldearen ordezkari gisa Gizarte bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak 68.633,12 €
4 Emaukera EDE Fundazioa, San Prudentzio Lan Fundazioarekin (nortasun juridikorik gabeko taldea) osatutako taldearen ordezkaria Bazterkeria arriskuan dauden emakumeak eta/edo indarkeria matxistatik bizirik atera direnak 74.961,13 €
5 Gizakia Fundación Gizakia Adikzio arazoak dituzten pertsonak 99.838,89 €
6 Elkar hobetzen Gaztaroa-Sartu Koop. Familia erantzukizunak dituzten emakumeak 67.781,12 €
7 Batzen Zabalduz Koop. 18 urtetik gorako gazteak, GFAren Babes Sistematik ateratzen direnak edo Familian Esku Hartzen ari direnak 302.343,48 €
8 Jarraipen eta Laguntza Taldea (ESA) Dirdira Koop. Esku hartzean parte hartu duten profesionalak 137.585 €
  GUZTIRA             891.262,74 €