Ertzaintzak 55 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Markinan, prebentziozko kontrol batean substantzia sorgorgarriekin harrapatu ondoren.
Gaur goizaldeko ordu bata baino lehentxeago, BI-633 errepidean, Markina parean, alkoholaren eta drogen prebentziozko kontrol bat egiten ari ziren Ertzaintzako agenteek ibilgailu bat geldiarazi eta gidaria identifikatu dute.
Gidabaimena iraungita gidatzen ari zela egiaztatu ondoren, drogak detektatzeko proba egin diote eta positibo eman du, eta zehapen administratiboa jarri diote eta ibilgailua ibilgetuta geratu da.
Jarraian, agenteek prebentziozko miaketa egin diote, eta bere jabetzako poltsa batean substantzia sorgorgarriak zituzten eta, itxura guztien arabera, saltzeko prestatuta zeuden 35 poltsatxo aurkitu dituzte, eta agenteek konfiskatu egin dizkiote, billetetan banatuta zuen diruarekin batera. Legez kanpoko substantziak zituen gizona osasun publikoaren aurkako delitu batengatik atxilotu dute.






