Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak erretiroa hartu duten 322 arrantzale omendu ditu Donostian Karmen´go Amaren Egunean
Gaur, Karmen´go Amaren Egunean, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak omenaldia egin dio “Gipuzkoako marinelaren zahartzaroari”, bizitza itsasoari eskaini diotenen ibilbidea aitortzeko. Aurten, arrantzaren sektoreari lotutako 322 erretiratuk parte hartu dute Donostiako udaletxean, portuan eta badian egin diren ekitaldietan.
Saregileari egindako omenaldian, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi duenez, “Euskadik zeresan handia du jasangarritasunaren eredu gisa alturako eta baxurako beste flota batzuentzat, gure arrantzaleen eta gure kontserba-industriaren lan onari es
Eider Mendoza Gipuzkoaren idatzizko erreferentzia zaharrenaren milurtekoa izan du hizpide eta, adierazi duenez, hamar mende hauetan “lurralde eta herri gisa garatu gara itsasoari esker mundura zabalik lan eta bizitzeko aukera eman digulako”.
Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi da Donostiako udaletxean. Bertan izan dira Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioaren presidentea, Eider Mendoza diputatu nagusia, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikulturako sailburuordea, Nekane Arzallus alkateordea, Miren Garmendia Opeguiko zuzendaria, Emeterio Urresti Getariako Elkano Arrantzale Kofradiaren presidentea eta Ion Mujika Orioko San Nikolas Arrantzale Kofradiaren presidentea.
Itsasoko lanetik erretiratutako zortzi pertsonak, Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia, Pasaia-San Pedro eta Hondarribiko portuak ordezkatuz, eta saregileek parte hartu dute Isturiz itsasontzian Kontxako Badian zehar egin den itsas-prozesioan, Karmen´go Amaren irudiari lagunduz, Donostiako Karmengo Amaren Arrantzaleen Kofradiak antolatutako ekitaldian.
Bien bitartean, gainerako pertsonek itsasertzeko produktuak dastatu ahal izan dituzte Kofradia Itsas Etxean. Portuko San Pedro elizan Karmengo Amaren omenez emandako mezaren ondoren, Kresala Dantza Taldearen eta Hernaniko Leokadisti Txistu Taldearen saioarekin amaitu da eguna.