Uda seguru bat izateko gomendioak

0
PRUEBA

Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kanpaina egin dute udarako hainbat segurtasun gomendio emateko

“Uda segurua pasatzeko gomendioak”. Hori da Ertzaintzak eta Udaltzaingoak martxan jarri duten kanpaina, hiritarrei segurtasun gomendioak emateko, hain zuzen ere, lapurretak edo pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarrerak ekiditeko gomendioak.

Hiri-segurtasun, Babes Zibileko eta Suhiltzaileetako zinegotzi Martin Ibabek, Udaltzaingoko hainbat agentez lagunduta, Ertzaintzarekin elkarlanean prestatutako kanpainaren berri eman du gaur, Udaltzaingoak udan hondartzen inguruan eta asteburuetan zein jaietan aisialdi eremuetan jartzen duen furgoneta baten aurrean.

Kanpaina hiriko hainbat lekutan kokatzen diren iragarki euskarritan ikusi ahal izango da, besteak beste, termometroetan edo Dbus udal autobusetako telebistetan, baita Udalaren gizarte-sare ezberdinetan. Helburua da, kontuan izan beharreko hainbat gomendio ematea leku jendetsuetan objektu pertsonalak gainean eramateko orduan, oporretara joateko orduan edo lapurreta edo eraso bat jasanez gero egoki jarduteko.

Salaketak on line

Udaltzaingoak salaketak on line egiteko kanala du, hain zuzen ere, polizia-etxera joan gabe B@kq ziurtagiria erabilita salaketa jartzeko kanala. 2023.urteko udan martxan jarri zen zerbitzua, Udaltzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuak modernizatzeko prozesuaren barruan. Ondorioz, salaketak ziurtagiri digitala erabilita sinatzeko aukera sartu zen, eta beraz, ez da beharrezkoa polizia-etxera joatea, baldin eta segidako delituen gaineko salaketa jarri nahi bada:

  • Diru zorro, poltsak edo horrelakoen lapurreta
  • Bizikleten lapurreta
  • Saltokietan edo etxebizitzetan lapurreta
  • Ibilgailuen barrutik lapurreta
  • Saltokietan edo etxebizitzetan kalteak eragitea
  • Ibilgailuetan kalteak eragitea
  • Objektuak galtzea
  • Iruzurrak on-line