Basquevolt, Europan egoera solidoko baterien garapenean liderra den konpainia eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duena, Europako Batzordearen EIC Accelerator (European Innovation Council) programa ospetsuan parte hartzeko hautatu dute, bateria jasangarrietarako elektrolito berritzaileen teknologiari emandako goi mailako aintzatespena. Lorpen horren ondorioz, aurkeztutako 1.000 proposamenetatik, % 4ko arrakasta-tasaren ondoren, hautatutako 40 enpresen artean dago Basquevolt.
Basquevolten proposamena puntuazio handienarekin (9/9) ebaluatu dute programaren aztertzaileek, eta egoera solidoko baterietarako elektrolitoak garatzeko estrategiaren sendotasuna nabarmendu dute. Ebaluatzaileen hitzetan, proposatutako teknologia berritzailea izateaz gain, ezin hobeto lerrokatzen da Europako Batasunaren helburuekin:Europan baterien balio katea indartzea, eta mugikortasun jasangarriagorako trantsizioan aurrera egitea. Ebaluatzaileek azpimarratu dute Basquevolten proposamenak baterien Europako kate hori indartzen duela, eta enpresa sektoreko funtsezko eragile gisa sendotzen duela.
Horrela ezagutzera eman da gaur egindako bisita instituzionalan. Hara bertaratu dira Andoitz Korta, Industria Sustapeneko sailburuordea, eta Irantzu Allende, Trantsizio Energetikoko saikburuordea. Enpresaren aldetik, han egon dira Pablo Fernández Santos, Basquevolteko CEOa, eta administrazio kontseiluko presidentea, Nuria Gisbert.