Euskadiko Osasun Itunak pazienteen elkarteen parte-hartzea aktibatu du osasun-sistemaren eraldaketan

0
PRUEBA

Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak bilera egin du gaur goizean pazienteen elkarteekin, Euskadiko Osasun Ituna aztertzeko; “arreta pazienteengan jarrita hasi zen Ituna, eta gaur intentsitate handiagoa eman nahi izan diogu arreta horri”. Bertaratuei eskerrak eman dizkie azken 10 hilabeteotan egindako lanagatik, eta esan duenez, “gertu eta oso aktibo behar zaituzteguparadigma-aldaketa honetan eta euskal osasun-sistemaren eraldaketan.

Martinezek foro hau aukeratu du Euskadiko pazienteen elkarteentzako berariazko arau-garapena iragartzeko, «haien espezifikotasuna aitortu, independentzia bermatu eta hauen eragiteko gaitasuna indartuko duena». Gainera, adierazi du berak zuzentzen duen Osasun Sailak erreferentziazko pertsona bat izendatuko duela pazienteen elkarteekin zuzeneko solaskide izateko.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egindako “Pazienteen elkarteen parte-hartzea Euskadiko Osasun Itunean” jardunaldia pazienteen beharren eta lehentasunen bozgorailu izan da, eta etorkizuneko osasun-sistema eraikitzeko itunean adostutako neurriak ezartzeko prozesuan parte hartuko dute.

Osasun Itunak berak oso seinale argiak bidaltzen ditu, Martínez sailburuak adierazi duenez, paradigma-aldaketa eta sistemaren eraldaketa, sistema osatzen duten atal guztiak berregokitzea eskatzen duena: administrazioa, profesionalak, pazienteak, erakundeak eta enpresa pribatuak, ikerketan duten lankidetzatik, eta balioa eta emaitzak ematen. “Euskal osasun-sistemaren eraldaketak eta paradigma-aldaketak, Martínez sailburuaren hitzetan, “PEDAGOGIA asko, ahal den LANKIDETZA guztia, erakunde eta profesionalen INPLIKAZIO handiagoa eta PAZIENTEEKIKO entzute eta ENPATIA beharko dute, azpimarratu du.

Prozesu berritzaile horren ondoren —lehen aldiz pazientea erdigunean jarri du, eta 500 aditu baino gehiagok hainbat hilabete eman dituzte lanean—, Alberto Martínez sailburuak esan du etorkizunari begira jarduteko garaia dela, eta Osasun Itunean adostutako 300 jarduera baino gehiago egingo direla; horrek bereziki interpelatzen ditu Osakidetza eta Osasun Saila. Laugarren fase honetan (neurrien inplementazioa, jarraipena eta ebaluazioa) 50 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte. Profesional horiek dinamizatzaile-lanak egin dituzte, eta lan honen buru izateko konpromisoa berretsi dute.

360º-KO IKUSPEGI SANITARIOA, PAZIENTEAK ERDIGUNEAN JARRITA

Gaurko jardunaldian, hainbat elkartetako arduradunek eta ildo estrategiko batzuetako dinamizatzaileek 360º-ko ikuspegi sanitarioari buruzko Itunaren hausnarketak azaldu dituzte, pazienteak erdigunean jarrita.

Pazienteen Erakundeen Plataformako Pedro Carrascalek, Estatuko 47 federazio biltzen ditu plataformak eta 11 elkartek osatutako talde batekin parte hartu du Itunean; Karmele Garrok, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundaziokoak, eta Mari José Canok, FEDEAFESek, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa, Auditorioari azaldu diote Euskadiko Osasun Itunean 10 hilabetez izandako esperientzia, «oso aberasgarria» dela esanez, eta nabarmendu dute lehen aldiz parte hartu dutela paziente gisa horrelako prozesu batean. Gainera, konpromisoa agertu dute inplikatuta jarraitzeko Euskadiko Osasun Itunaren ezarpenaren eta jarraipenaren laugarren fasean.

Osasun-sistemako profesionalen artean adostutako guztian sakon murgildu eta hori sozializatzeko beharraz jabetuta, Osasuneko sailburuak lan-saioak iragarri ditu, hemendik aurrera elkarteekin elkarlanean aletzen joango direnak. “Sozializazio hori ez da goitik beherakoa izango; modu transbertsalean egingo da, elkarlanean eta “egiteko modu” berriaren bidez”, gaineratu du.

Inés Gallegok ere parte hartu du jardunaldian, Itunaren 22. ildo estrategikoko lantaldearen dinamizatzailea da: Deliberazio eta Erabaki Partekatuak Hartzea: Herritarren parte-hartzea eta gardentasuna bultzatzea osasun-sisteman, taldean adostu dituzten helburuak eta ekintzak azalduz.

360º-ko ikuspegia pazientea erdigunean delarik izan da mahai-inguruaren izenburua, eta lau dinamizatzailek parte hartu dute. Lau dinamizatzaile horiek gidatu dituzte Lehen Mailako Arreta eta Arreta Komunitarioa, kronikotasuna, osasun mentala eta antolaketa-berrikuntza eta eskura dauden baliabideen eraginkortasuna handitzeko laguntza-ereduak indartzearekin lotutako Itunaren ildo estrategikoak.

Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eta Osasun arloko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioko zuzendariak, Iñaki Gutierrezek eta Gontzal Tamayok, hurrenez hurren, euskal sistema sanitarioaren paradigma-aldaketa aurreratu dute, berrikuntzaren eta osasun-emaitzen eskutik joango dena. Eta jardunaldiari amaiera eman zaio, Leire Avellanal esklerosi anizkoitza duen gaixoaren testigantzarekin.