Euskal AEko BPGa % 2,2 eta enplegua % 1,4 hazi dira 2025eko bigarren hiruhilekoan

0
PRUEBA

2025eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,5 hazi da, eta enplegua, berriz, % 0,3

Eustatek Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,2 igo da 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGaren igoera % 0,5ekoa izan da.

Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, urteko bigarren hiruhilekoan ikusitako urtetik urterako igoera zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritu da nagusiki.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 1,4 igo da urtetik urtera, eta, beraz, 13.000 lanpostu baino gehiago sortu dira. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, zenbatetsitako igoera % 0,3koa izan da.

Datorren irailaren 19an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2025eko bigarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontu Ekonomikoetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatu ondoren.