Eusko Jaurlaritza Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 50. edizioaren aurkezpenean izan da

0
PRUEBA

Elai-Alai elkarteak Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Cuba, México eta Euskal Herriko taldeak hartuko ditu Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazioarteko Folklore Jaialdia dela eta. Jaialdiak 50 edizio beteko ditu eta uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean egingo da.

Elai-Alai elkarteak Portugaleteko eta Euskal Herriko Folklore Jaialdiaren edizio berri bat jarri du martxan. Dagoeneko 50 edizio bete ditu eta urtero munduko hainbat tokitako dantza eta musika taldeak biltzen ditu. Aurten, Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Cuba, México eta Euskal Herriko taldeek hartuko dute parte kultur aniztasunaren topaketan. Gainera, hilaren 26an, Boutique Hotel Puente Colgante musika entzunaldiak izango ditugu.

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Portugaleteko Udalaren babesa duen jaialdi hau uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean egingo da, eta Portugaleteko La Canilla pasealekua izango du epizentro. Bertan izango dira, egunero, 21:00etik 23:00etara, taldeen emanaldiak, eta amaierako egunean, hilaren 25ean, talde guztiek hartuko dute agertokia, besteak beste, elkarte anfitrioiak, Portugaleteko Elai-Alai taldeak.

Iratxe Santacoloma zuzendariak nabarmendu duenez, “Jaialdiak duen zeregina edizio bakoitzean parte hartzen duten herrialdeekin adiskidetasun eta lankidetza loturak egiten, gure folklorea planetako edozein txokotara helarazteko grina komunaz elikatzen dena, horrela gure mundua ikusteko eta bizitzeko modu ezberdinak ezagutarazteko. Munduko toki ezberdinetakoak izan arren, aurten, adibidez, Brasilgo, Kazakhstango edo Kenyako partaideak ditugu; gure folklore tradizionala babestu eta zabaltzeko motor komuna aurkitzen dugu”.