PRUEBA
San Inazio eguneko polita jaialdiak ez du hutsik egingo aurten ere, eta punta-puntako pilotariak izango dira Azpeitian. Jaialdiren aurkezpenean izan dira, gaur, Ion Oteiza Kirol batzordeburua, Aimar Egiguren Ilunpe pilota elkarteko ordezkaria eta Julen Egiguren, Unai Alberdi eta Jokin Altuna pilotariak.
Bi partida izango dira, Izarraitz pilotalekuan, 21:30ean hasita. Lehen partidan, bi herritar ariko dira elkarren aurka: Julen Egiguren eta Unai Alberdi. Erostarbe izango da Egiguren V.aren bikotea eta Ugartemendia Alberdi III.arena. Bigarren partidan, Altuna III. eta Rezusta Peña II.a eta Mariezkurrena II.aren aurka ariko dira.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez, eta egunean bertan ere irekiko dute lehiatila. Kantxako sarrerek 30 euro balioko dute eta goikoek 25 euro.