Arabako Errioxako Mahats-bilketako Ardo Jaien Lehiaketaren 32. edizioko sariak banatuko dituzte

0
PRUEBA

Eltziego herria berriro nabarmendu da, bost sari eskuratuta

Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko Nekazaritza arduradunak diren Amaia Barredo eta Noemi Agirre, hurrenez, hurren, bertan zeudela, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren 32. edizioko sariak Eltziegoko FOS upategietan banatu dituzte. Antolatzaileek lehiaketa udara aurreratu dute lehenengoz, helburu bikoitzarekin: mahats-bilketaren hasiera goiztiarrak sarien banaketa udazkenaren amaierara arte atzeratzea saihestea eta lehiaketaren berezko garrantzia eta berezitasuna nabarmentzea, izaera eta egutegi propioa emanez.

Upeltegiek lehiaketako berrikuntzak babestu dituzte, eta aurreko edizioetako laginen antzeko kopurua aurkeztu dute. Oraingoan, 240 inguru izan dira, bederatzi kategoriatan banatuta, eta horietatik zazpi lehiaketa-fasera igaro dira. Sarien banaketa aztertuz gero, nabarmentzekoa da edizio hau bereziki anitza izan dela: hogeita bat sariak hamahiru herritako hemezortzi upeltegitan banatu dira. Sari bat baino gehiago hiru upategik lortu dute soilik, eta Arabako Errioxak lehen zazpi sarietatik sei bereganatu ditu.

Lehiaketan, beste behin ere, Jatorrizko Deituraren txoko guztietako ardoek hartu dute parte. Horixe da, hain zuzen ere, hitzordu honen berezitasun nagusietako bat: ehun urtetik gorako deitura honetako hiru azpieremuetako upeltegiek batera lehiatzeko aukera izatea. Horrek guztiak Errioxa JDKren termometrorik onena bihurtu du lehiaketa. Aurten, gainera, dastatzaileek aurkeztutako ardoen kalitate handia goraipatu dute. Horren erakusgarri azken erabaki liskartsua izan da: Urteko Ardo Beltzen kategorian bi bigarren sari banatu behar izan dituzte, epaimahaiaren puntuazio-baremo guztien arabera, bi laginak parekatuta bukatu ondoren

Urteko ardo beltzak / Tinto joven

MARCA UPATEGI / BODEGA HERRIA/ LOCALIDAD

1 FOS            Bodegas Fos            Elciego

2 Herrigoia    El Mozo Wines         Lanciego

2 Eguíluz       Viña Eguíluz                        Ábalos

“Mazerazio karbonikakoa” aipamen berezia / Mención Maceración Carbónica

FOS

Ardo beltz onduak / Tinto crianza

MARCA UPATEGI/  BODEGA HERRIA/           LOCALIDAD

1 Bagordi Maturana            Bagordi                     Andosilla

2 Arca de Noe                      Arca de Noe            San Asensio

3 Lagar de Santiago           De Santiago Baños de Ebro

Erreserbako ardo beltzak / Tinto reserva

MARCA UPATEGI/ BODEGA HERRIA/ LOCALIDAD

1 Orube                                 Solar Viejo    Laguardia

2 Berrueco                            Juan Pedro Berrueco Villabuena

3 Familia Valdelana            Valdelana     Elciego

Gorriak / Rosado

MARCA UPATEGI   / BODEGA HERRIA           / LOCALIDAD

1 Alútiz                      Pascual Berganzo   Samaniego

2 Eguren Ugarte      Eguren Ugarte        Laguardia

3 Familia Valdelana Valdelana    Elciego

Urteko ardo zuriak / Blanco joven

MARCA UPATEGI/             BODEGA HERRIA/ LOCALIDAD

1 Viña Salceda                    Viña Salceda            Elciego

2 Lagar de Cayo                  Tempranillo Blanco J.L. Quiroga de Pablo Azofra

3 Solana de Ramírez          Solana de Ramírez Ruiz Ábalos

Kupelean ondu edo hartzitutako zuriak / Blanco fermentado en barrica

MARCA BODEGA LOCALIDAD

1 Altos de Rioja                   Pigeage Altos de Rioja       Elvillar

2 Valsarte                             Solana de Ramírez             Ruiz Ábalos

3 Ramírez de la Piscina     Ramírez de la Piscina San Vicente Sonsierra

Ardo Handiak-ardo pertsonalak / Grandes vinos-vinos personales

MARCA UPATEGI/ BODEGA HERRIA/ LOCALIDAD

1 Hermanos Frías del Val. Experiencia Hns Frías del Val Villabuena

2 Amicis                    Hermanos PascualMiguel  Baños de Ebro

3 La Rellanilla         Viña Salceda                  Elciego