Hawaiiko arrantza-sektoreko ordezkariekin batera, Paraná 2030 (Brazil), Shizuoka Hub (Japan), Hawaii Green Growth (USA) United Nations Local 2030, UN Etxea, eta Bermeo Tuna World Capital (BTWC)
Ixone Soroak, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, Nazio Batuen Erakundeak New Yorken antolatutako «Inpaktu global baterako tokiko eraldaketa: ekonomia urdin jasangarria eta sektore anitzeko gobernantza Garapen Jasangarriaren Helburua 14 bultzatzeko» topaketaren ekitaldi paraleloan parte hartu du gaur arratsaldean, Hawai, Parana 2030 (Brasil), Shizuoka Hub (Japonia), Hawaii Green Growth (USA), United Nations Local 2030, UN Etxea, Bermeo Tuna World Capital (BTWC) eta Eusko Jaurlaritzak AEB eta Kanadarako duen ordezkaritzarekin batera.
Parte-hartzaileek planetako itsaso guztietan izaten diren arrantza-praktikei buruz eztabaidatu dute, eta hizlariek zehaztu dute euskal ontziek iraunkortasun-eskakizunak betetzen dituztela denboraldien, espezieen, kuoten edo geldialdien errespetuari dagokionez. New Yorkeko Cervantes Institutuan izan da ekitaldia, eta Bermeo Tuna World Capitalek hartu du parte, Bizkaiko atunontzien lan egiteko moduak azaltzeko.