Nafarroan azken 10 urteetan izandako lan-istripu larrien % 24 altuerako erorikoen ondorioz gertatu dira

0
PRUEBA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak azken hamarkadan ikertutako lan-istripu larrien, oso larrien edo hilgarrien % 24,25 altuerako erorikoengatik izan da. Laneko Osasuneko zuzendariordetzak dio istripu horiek prebenitu daitezkeela, eta, horretarako, enpresetako arduradunei gogorarazten die lanak ebaluatu eta planifikatu behar direla segurtasun-neurri egokiak hartzeko, babes kolektiboa – egonkorra dena, beti dago eta ez dago kanpoko inolako faktoreren mende – eta banakakoa lehenetsiz.