Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Loiun

0
PRUEBA

Motorzale bat hil da gaur gauean N-633 errepidean Loiu parean, autobús batekin izandako zirkulazio istripu batean.

Ezbeharra gaueko hamarrak jota gertatu da N-633 errepidean, Loiun (Bizkaia), aireporturako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, motozikleta batek istripua izan du autobus baten aurka. Euskadiko larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta motorzalearen heriotza baino ezin izan dute egiaztatu.

Ertzaintzak dagozkion eginbideak ireki ditu istripuaren nondik norakoak argitzeko