Ertzainek 23 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, astelehena, arratsaldeko lehenengo orduan, atzo gauean Portugaleten izandako borroka batean beste gizon bat arma zuri batekin zauritzea leporatuta. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten larri zaurituta.
Atzo gaueko hamaika eta erdiak aldera, Ertzaintzak jakin zuen gizon bat ustez eraso baten biktima izan zela Portugaleten, eta larri zaurituta zegoela. Herritarren babeserako patruila bat hurbildu zen liskarra gertatu zen lekura, eta egiaztatu zuen biktimak lesioak zituela, ustez borroka batean beste pertsona batek arma zuri batekin eragindakoak, eta berehala eraman behar izan zuten Gurutzetako ospitalera.
Gertatutakoa argitzeko abian jarritako ikerketari esker identifikatu ahal izan zen ustezko erasotzailea, eta gaur arratsaldeko lehenengo orduan aurkitu dute eta hilketa-saiakera leporatuta atxilotu dute.
Dagozkion eginbideak amaitutakoan, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.