Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, igandea, arratsaldeko lehenengo orduan, Zumaian, kalean gizon bati bortxaz erlojua lapurtzeagatik.
Atzo eguerdiko ordu bata eta erdiak aldera, Ertzaintzak jakin zuen lehentxeago Zumaian, kalean oinez zihoanean, adineko gizon bati lapurreta egin ziotela. Dirudienez, gazte bat atzetik ustekabean hurbildu zitzaion eta zangotraba egin zion. Gizona lurrera erori zen, eta gazteak, bortxaz, jantzita zeraman erlojua kendu zion.
Berehala bertaratu zen herritarren babeserako patruila batek gertatutakoa egiaztatu zuen, eta ingurua miatu zuen lapurretaren egilea aurkitzeko asmoz. Handik pixka batera, agenteek lapurraren ezaugarriekin bat zetorren pertsona bat ikusi zuten, eta geldiarazi ondoren identifikatu egin zuten. Beharrezko frogaketak egin ondoren, susmagarria atxilotu egin zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Jarraian, arrastatua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion izapideak egiteko eta, ondoren, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.