Donostian bi gizon atxilotu dituzte hilketa saiakeragatik eta beste bat lesioengatik borroka batean parte hartu ondoren

0
PRUEBA

Ertzaintzak hiru gizon, 30 urteko bi eta 27 urteko bat, atxilotu ditu gaur eguerdian Donostian, borroka batean parte hartu ondoren. Atxilotuetako biri giza hilketa saiakera egotzi diete, eta hirugarrenari, berriz, lesio delitua.

Gaur, asteartea, 12:30ak pasata, Ertzaintzak abisua jaso du Donostiako Bentaberri auzora joateko, hainbat komunikatzailek hiru gizonen arteko borroka baten berri eman baitute.

Bertaratu diren agenteek inplikatuak identifikatu dituzte, eta jakin ahal izan dute gizon horietako bi hirugarrena itotzen saiatu direla, eta hirugarrenak eraso egin diela. Horregatik guztiagatik, parte-hartzaileetako bi atxilotu egin dituzte, giza hilketa saiakera egotzita, eta hirugarrena, berriz, atxilotu egin dute lesio-delitu bat egotzita.

Hiru atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte, beharrezko eginbideei hasiera emateko. Amaitutakoan, epailearen esku utziko dira.