Eusko Jaurlaritzak Euskotrenen 48 langile baimendu ditu Donostiako lurpeko pasabidea martxan jartzeko

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak hala eskatuta, Euskotrenen 48 langile kontratatzea baimendu du. Langile horiek beharrezkoak izango dira Donostian Topoaren lurpeko pasabidea eta Altza eta Galtzaraborda arteko saihesbidea martxan jartzeko. Tarte horietan trenak 2026an jarriko dira martxan, eta maiztasunak hobetzea eta Donostialdean trenez hiriburuan aldaketarik egin gabe bidaiatzea lortuko da.

Langileek prestakuntza jasoko dute Euskotrenen eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) trenbide-sistemekin ohitzeko, bai eta sozietate eta erakunde publikoak material mugikorrean eta azpiegituran ezartzen hasiko diren segurtasun-sistema berriarekin ohitzeko ere, European Rail Traffic Management System (ERTMS); horrek Europako herrialdeetan tren-operazioan segurtasun-ereduen interoperabilitatea ahalbidetzen du.

Donostiako Topoaren lurpeko pasabideak lur azpiko hiru geltoki berri izango ditu Gipuzkoako hiriburuan, bide bikoitzeko trazadurarekin. Hala, Amarako erdiguneko geltokian egun dagoen zaku-hondoa kenduko da; horrek sareko puntu horretan trenak ‘errebotatzera’ behartzen zuen, tren-funtzionamendua oztopatu eta bidaiariek garraioz aldatu behar zuten. Era berean, azpiegitura berriak lur gaineko lurrak libratuko ditu, Etxebizitza Sailak hiri-erdigunean etxebizitza eskuragarriak sustatu ahal izateko.

Bestalde, Altza eta Galtzaraborda arteko bide bikoitzeko lurpeko saihesbideak Pasai Antxon lurpeko geltoki berri bat izango du, eta Altzako zaku-hondoa kenduko du.